Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Aristoteles.webm

1
00:00:03,730 --> 00:00:05,920
Gizakia animalia politikoa da.

2
00:00:06,340 --> 00:00:12,000
Esaldi ezagun horrek 2.400 urte ditu,
eta Aristoteles filosofoari zor diogu.

3
00:00:12,250 --> 00:00:15,113
Gizarteak sortu,
antolatu eta hirietan

4
00:00:15,137 --> 00:00:18,220
bizitzeko dugun gaitasunari
egiten dio erreferentzia.

5
00:00:18,730 --> 00:00:24,195
Izan ere, gizakiok polisa edo komunitatea
behar dugu osotasunean garatzeko,

6
00:00:24,380 --> 00:00:26,130
baita zoriontsu izateko ere.

7
00:00:26,830 --> 00:00:29,861
Dozenaka alor jorratu
zituen Aristotelesek:

8
00:00:29,885 --> 00:00:35,630
fisika, biologia, botanika, psikologia,
matematika edo artea, besteak beste.

9
00:00:36,240 --> 00:00:40,245
Gezurra badirudi ere, haren
egunak 24 ordukoak ziren,

10
00:00:40,270 --> 00:00:41,360
gureak bezalaxe.

11
00:00:42,370 --> 00:00:46,680
K.a. 384. urtean
jaio zen Aristoteles,

12
00:00:46,810 --> 00:00:48,570
Mazedoniako Estagira hirian.

13
00:00:48,970 --> 00:00:53,220
17 urte zituela, Atenasera joan
zen, Platonen Akademian ikastera.

14
00:00:53,690 --> 00:00:57,880
Ikasle bikain gisa nabarmendu
zen bertan,  irakasle izatera iritsi zen.

15
00:00:58,390 --> 00:01:01,330
Platonen gogoetek eragin
handia izan zuten harengan,

16
00:01:01,510 --> 00:01:05,050
baina zalantzan jarri zituen
platonismoaren hainbat doktrina.

17
00:01:05,340 --> 00:01:09,930
Beharbada, horregatik erabaki zuen
Akademia utzi eta bide propioa egitea.

18
00:01:10,770 --> 00:01:12,785
Mazedoniako Erregeak eskatuta,

19
00:01:12,809 --> 00:01:16,210
haren seme Alexandroren
heziketaz arduratu zen, bi urtez.

20
00:01:16,430 --> 00:01:20,463
Gerora Alexandro Handia Konkistatzailea
izango zen hura, hain zuzen.

21
00:01:21,400 --> 00:01:24,367
Atenasera itzuli zen,
hainbat urte beranduago,

22
00:01:24,391 --> 00:01:27,000
eta Lizeo izeneko
eskola sortu zuen han.

23
00:01:27,680 --> 00:01:29,440
Alexandro Handia hil zenean,

24
00:01:29,680 --> 00:01:32,410
haren aldekoa zen gobernua
desegin zen Atenasen.

25
00:01:32,970 --> 00:01:36,020
Mazedoniarren aurkako
gorrotoa zabaldu zen bertan;

26
00:01:36,220 --> 00:01:40,510
eta Aristotelesek, badaezpada,
Eubea uhartera egin zuen ihes.

27
00:01:40,750 --> 00:01:43,510
Bertan hil zen, 62 urte zituela.

28
00:01:44,460 --> 00:01:48,180
Aristotelesek 200 lan baino
gehiago idatzi zituela uste da,

29
00:01:48,340 --> 00:01:51,180
baina hogeita hamar
soilik iritsi dira guganaino.

30
00:01:51,680 --> 00:01:55,630
Hauek dira testu horietan lantzen
dituen ideia nabarmenetako batzuk:

31
00:01:56,150 --> 00:01:58,120
Forma da gauzen esentzia

32
00:01:58,690 --> 00:02:02,420
Platonen arabera, ideiak
dira unibertsalak eta errealak,

33
00:02:02,720 --> 00:02:06,360
haiek dira benetako substantzia
edo aldaezin mantentzen dena.

34
00:02:06,740 --> 00:02:11,740
Aristotelesek, aldiz, objektu partikularrak
benetako substantziatzat jotzen ditu,

35
00:02:12,170 --> 00:02:16,660
eta errealitatean banaezinak diren
bi elementuk osatzen dituztela dio:

36
00:02:16,780 --> 00:02:18,380
materiak eta formak.

37
00:02:18,950 --> 00:02:22,700
Hilemorfismoa esaten zaio
errealitatea ulertzeko teoria horri,

38
00:02:22,950 --> 00:02:25,290
eta Platonen Ideien
Mundua baztertzen du.

39
00:02:26,250 --> 00:02:28,858
Aristotelesen arabera
zientzia  egitea

40
00:02:28,882 --> 00:02:32,420
materiaz eta formaz
osatutako objektu partikularrek

41
00:02:32,470 --> 00:02:35,440
komunean duten esentzia
aurkitzea eta azaltzea da.

42
00:02:36,050 --> 00:02:37,750
Edonola ere, haren esanetan,

43
00:02:38,020 --> 00:02:41,160
esentzia hori errealitate
partikular horren forma da.

44
00:02:41,900 --> 00:02:44,070
Aristotelesek, Platonek bezala,

45
00:02:44,210 --> 00:02:50,090
zientzia unibertsala, finkoa eta aldaezina
den zerbaiten inguruan egin behar dela dio,

46
00:02:50,550 --> 00:02:51,600
baina Platonek

47
00:02:51,750 --> 00:02:54,950
Ideiak hartzen zituen
zientziaren lehengai gisa,

48
00:02:55,060 --> 00:02:57,200
eta Aristotelesek aldiz, formak.

49
00:02:57,480 --> 00:03:00,330
Baina nola irits gaitezke
esentzia hori ezagutzera?

50
00:03:00,900 --> 00:03:02,910
Indukzio bidez, besteak beste.

51
00:03:03,110 --> 00:03:06,970
Zentzumenen bitartez objektu
partikularrak aztertu daitezke,

52
00:03:07,260 --> 00:03:09,940
eta arrazoimenaren
bidez ebatzi haien forma.

53
00:03:10,370 --> 00:03:14,650
Adibidez, gizaki ugari existitzen
da, bakoitza bere ezaugarriekin,

54
00:03:14,800 --> 00:03:18,670
baina guztiek esentzia edo
forma komun bat partekatzen dute,

55
00:03:18,800 --> 00:03:20,240
Aristotelesen arabera:

56
00:03:20,480 --> 00:03:22,500
animalia razionalak izatea.

57
00:03:23,690 --> 00:03:25,110
Lau kausen teoria

58
00:03:25,620 --> 00:03:27,370
Aristotelesen ikuspuntutik,

59
00:03:27,580 --> 00:03:31,110
gauzak arrazoi edo kausa
jakin batzuengatik dira diren hori.

60
00:03:31,500 --> 00:03:34,370
Eta kausa horiek argitzea
da zientziaren egitekoa.

61
00:03:34,880 --> 00:03:37,680
Gauzen kausa horiek
lau motatan banatzen ditu.

62
00:03:38,530 --> 00:03:39,690
Kausa materiala.

63
00:03:40,100 --> 00:03:42,870
Gauza bakoitza materia
jakin batez osatzen da.

64
00:03:43,430 --> 00:03:46,320
Gizakiak adibidez
gorputz organiko bat du,

65
00:03:46,450 --> 00:03:50,700
besteak beste karbonoak, hidrogenoak
eta oxigenoak osatzen dutena.

66
00:03:51,600 --> 00:03:52,709
Kausa formala.

67
00:03:53,010 --> 00:03:57,350
Gauza bakoitzari forma edo esentzia
jakin batek ematen dio bere izaera.

68
00:03:57,850 --> 00:04:00,050
Gizakia eta gainerako animaliak

69
00:04:00,140 --> 00:04:02,220
materia bertsuaz daude osatuta,

70
00:04:02,490 --> 00:04:04,940
baina formak bereizten
ditu haiengandik.

71
00:04:05,200 --> 00:04:06,560
Gizakiaren kasuan,

72
00:04:06,770 --> 00:04:09,048
arrazoitzeko gaitasuna
duen arima da

73
00:04:09,072 --> 00:04:11,970
bereizgarri nagusia
edo gizaki egiten duena.

74
00:04:13,110 --> 00:04:14,260
Kausa eraginkorra.

75
00:04:14,830 --> 00:04:17,560
Gauza bat beste gauza
batzuek sortzen dute.

76
00:04:17,780 --> 00:04:20,040
Gizaki jakin baten
kasuan, adibidez,

77
00:04:20,170 --> 00:04:22,350
haren gurasoak dira
kausa eraginkorra.

78
00:04:23,000 --> 00:04:24,473
Kausa finala.

79
00:04:24,710 --> 00:04:26,820
Gauza bakoitzaren
helburu nagusia da.

80
00:04:27,350 --> 00:04:28,850
Aristotelesen ustez,

81
00:04:28,900 --> 00:04:30,540
gauza guztiek dute bat.

82
00:04:30,990 --> 00:04:33,000
Begiarena ongi ikustea da,

83
00:04:33,160 --> 00:04:35,800
eta jatearena, aldiz,
gorputza elikatzea.

84
00:04:36,540 --> 00:04:37,870
Gizakiak berdin:

85
00:04:38,070 --> 00:04:41,530
elikatzea edo bizirautea dira
haren helburuetako batzuk.

86
00:04:41,850 --> 00:04:45,020
Baina beste guztien
gainetik, bat du kausa finala:

87
00:04:45,260 --> 00:04:47,009
zoriontasuna.

88
00:04:49,590 --> 00:04:53,286
Aristotelesen ustetan,
politikaren eta etikaren helburua

89
00:04:53,320 --> 00:04:55,840
giza bizimodua
bikaintasunera eramatea da:

90
00:04:56,250 --> 00:04:57,300
zoriontasunera.

91
00:04:57,700 --> 00:04:59,840
Baina zertan datza zoriontasuna?

92
00:05:00,390 --> 00:05:04,190
Ez du uste banako bakoitzak uste
duenaren arabera zehaztu daitekeenik;

93
00:05:04,450 --> 00:05:08,000
giza natura ikertu behar da hori
zertan datzan argitu ahal izateko.

94
00:05:08,660 --> 00:05:09,920
Aristotelesentzat

95
00:05:09,970 --> 00:05:11,990
zoriontasuna ez da subjektiboa,

96
00:05:12,190 --> 00:05:13,490
objektiboa baizik.

97
00:05:14,250 --> 00:05:16,636
Horretarako, gizakiaren kasuan,

98
00:05:16,660 --> 00:05:19,030
hiru ongi edo helburu
mota aipatzen ditu.

99
00:05:19,530 --> 00:05:21,300
1- Kanpo ongiak.

100
00:05:21,650 --> 00:05:23,552
Askotariko baliabideak dira:

101
00:05:23,760 --> 00:05:25,320
elikagaiak, dirua,

102
00:05:25,345 --> 00:05:27,865
ondasun materialak
eta lagunak, adibidez.

103
00:05:28,210 --> 00:05:33,153
Aristotelesek uste du baliabide horiek
ezin direla zoriontasunaren gakoa izan,

104
00:05:33,177 --> 00:05:35,990
zoriontasuna batez
ere ekintzan datzalako

105
00:05:36,220 --> 00:05:38,820
eta haiek ez direlako
ekintza edo jarduera bat.

106
00:05:38,960 --> 00:05:43,490
Kanpo ongiak onak dira soilik gizakiak
haiekin egiten duenaren arabera.

107
00:05:44,520 --> 00:05:46,460
2- Gorputzaren ongiak.

108
00:05:46,620 --> 00:05:48,180
Osasuna da nagusiena.

109
00:05:48,570 --> 00:05:53,739
Gizakiok osasuna estimatzen dugu, baina
osasuntsu izatearekin ez zaigu nahikoa,

110
00:05:53,763 --> 00:05:56,460
bestelako helburu
gorenagoak bilatzen ditugu.

111
00:05:56,890 --> 00:06:00,366
Horregatik, gorputzaren
ongiak, beharrezkoak izanik ere,

112
00:06:00,390 --> 00:06:02,620
ez dira zoriontasunaren gakoa.

113
00:06:03,710 --> 00:06:06,620
3- Arimaren ongiak
edo bertuteak.

114
00:06:07,050 --> 00:06:10,600
Guk geuk egiten ditugun
jarduerekin lotutakoak dira:

115
00:06:10,870 --> 00:06:12,630
gure ekimenez egindakoak.

116
00:06:13,040 --> 00:06:16,730
Modu bertutetsuan jardutea
da ongi horiek lortzeko gakoa.

117
00:06:17,104 --> 00:06:18,085
Alegia,

118
00:06:18,110 --> 00:06:21,080
bikaintasunez aritzea
ahalik eta jardun gehienetan,

119
00:06:21,600 --> 00:06:24,352
Eta, horretarako, gure
arimak arrazoimenaren

120
00:06:24,376 --> 00:06:26,600
eta pentsamenduaren
arabera jokatu behar du.

121
00:06:27,510 --> 00:06:28,850
Arimaren bertuteak.

122
00:06:29,260 --> 00:06:30,148
Hori bai,

123
00:06:30,220 --> 00:06:33,270
razional hitza bi zentzutan
ulertzen du filosofoak,

124
00:06:33,370 --> 00:06:36,950
eta osagarriak diren bi bertute
mota aitortzen dizkio arimari.

125
00:06:37,390 --> 00:06:41,400
Batetik, bertute dianoetikoak
edo intelektualak leudeke.

126
00:06:41,503 --> 00:06:45,453
Gure arima arrazoiaren arabera
ari da ongi pentsatzen dugunean.

127
00:06:45,620 --> 00:06:49,560
Adibidez, matematika edo fisika
ondo egitean, pentsatzen ari gara.

128
00:06:49,710 --> 00:06:54,380
Baina baita erabaki politiko egokiak
hartzean edo artea sortzean ere.

129
00:06:55,190 --> 00:06:59,110
Bestetik, bertute etikoak edo
izaeraren bertuteak daude.

130
00:06:59,570 --> 00:07:03,855
Arima arrazoiaren arabera ari da
izatez irrazionalak diren jarduerak

131
00:07:03,879 --> 00:07:06,000
pentsamenduarekin
bat datozenean.

132
00:07:06,700 --> 00:07:08,580
Adibidearekin
ulertzen da ondoen:

133
00:07:09,040 --> 00:07:11,490
gehiegi jatea ez
litzateke razionala,

134
00:07:11,820 --> 00:07:13,510
baina ezta gutxiegi jatea ere.

135
00:07:14,010 --> 00:07:16,700
Bertute etikoen
funtsa erdibidea da.

136
00:07:17,030 --> 00:07:22,500
Ekintza bertutetsuak gehiegizkoak diren
bi mutur biziotsuren artean kokatzen dira.

137
00:07:23,766 --> 00:07:26,396
Ideia hauek icebergaren
punta besterik ez dira.

138
00:07:26,800 --> 00:07:28,530
Baina gizakiaren historian,

139
00:07:28,630 --> 00:07:30,330
pisu handia izan dute denek.

140
00:07:30,770 --> 00:07:33,881
Errealitatea aztertzeko
moduaz gogoetatu zituenak

141
00:07:33,905 --> 00:07:37,630
pentsamendu zientifikoaren
oinarria izan dira, ehunka urtez.

142
00:07:37,860 --> 00:07:41,837
Bai, gutxienez, aro modernoan
Newtonek, Galileok eta abarrek

143
00:07:41,861 --> 00:07:44,250
iraultza zientifikoa
eragin zuten arte.

144
00:07:46,280 --> 00:07:49,500
Aldiz, bizitzeko modu
egokiez idatzi zituenak

145
00:07:49,720 --> 00:07:52,030
eztabaidagai
mamitsua dira, gaur ere.

146
00:07:52,564 --> 00:07:54,323
Bada printzipio objektiborik

147
00:07:54,374 --> 00:07:57,900
gizakion jokabideak onak
edo txarrak diren erabakitzeko?

148
00:07:58,400 --> 00:08:02,590
Aristoteles ahalegindu zen arren,
ez dugu erantzun biribilik oraindik.