Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Berotegi efektua.webm

1
00:00:03,048 --> 00:00:03,641
Kaixo!

2
00:00:03,666 --> 00:00:05,325
Banator galdera
gehiago erantzutera.

3
00:00:05,350 --> 00:00:06,492
Hau da gaurkoa:

4
00:00:06,563 --> 00:00:09,993
Zenbateko eragina du abeltzaintzak
berotegi-efektuko gasen isurian?

5
00:00:10,285 --> 00:00:12,541
Gero eta gehiago
entzuten dugun gauza da:

6
00:00:12,599 --> 00:00:14,656
animalietatik
eratorritako produktuek:

7
00:00:14,681 --> 00:00:16,941
esneak, haragiak edo
arrautzak, adibidez,

8
00:00:16,966 --> 00:00:18,681
karbono aztarna handia dutela.

9
00:00:18,706 --> 00:00:22,162
Baina, zer dago karbono
aztarna kontzeptuaren atzean?

10
00:00:22,187 --> 00:00:24,902
Azken finean, elikagai
horiek sortzeko ezinbestean

11
00:00:24,926 --> 00:00:27,585
sortzen diren
berotegi-efektuko gasez ari dira.

12
00:00:27,610 --> 00:00:30,825
Baina argi utzi dezegun
lehenengo zer diren gas mota hauek.

13
00:00:30,850 --> 00:00:33,752
Berotegi-efektuko
gasak, hitzak dioen bezala,

14
00:00:33,776 --> 00:00:37,103
atmosferako berotegi-efektua
eragiten duten gasak dira.

15
00:00:37,128 --> 00:00:37,998
Nola?

16
00:00:38,023 --> 00:00:40,790
Eguzki-argia oztoporik
gabe iristen da lurreraino,

17
00:00:40,815 --> 00:00:45,836
berotu egiten du eta izpi infragorriak,
hau da, bero-uhinak igortzen ditu.

18
00:00:45,861 --> 00:00:48,325
Izpi horiek,
argi-izpiak ez bezala,

19
00:00:48,349 --> 00:00:50,601
atmosferak xurgatzen
ditu neurri handi batean.

20
00:00:50,626 --> 00:00:53,462
Atmosferan era natural batean
dauden gasak dira gehienak,

21
00:00:53,487 --> 00:00:56,767
baina giza jarduerak horien
kontzentrazioa handitu du.

22
00:00:56,792 --> 00:00:59,551
Abeltzaintza ez da karbono
aztarna duen sektore bakarra,

23
00:00:59,575 --> 00:01:02,488
izan ere beste edozein sektore
ekonomikok ere badu berea.

24
00:01:02,513 --> 00:01:05,292
Norbanakook ere gure
bizitza ereduaren arabera,

25
00:01:05,317 --> 00:01:07,864
karbono aztarna handiagoa
edo txikiagoa izango dugu.

26
00:01:07,889 --> 00:01:09,750
Baina gu abeltzantzaz
ari gara gaur.

27
00:01:09,775 --> 00:01:12,591
Animalia jatorriko produktuek
7.100 milioi tona CO2ko

28
00:01:12,615 --> 00:01:15,779
karbono aztarna dute,
mundu osoa aintzat hartuta.

29
00:01:15,804 --> 00:01:19,071
Hau isuri globalen %14,5 da.

30
00:01:19,096 --> 00:01:21,717
Nekazal jatorriko elikagai
guztiak kontuan hartuta aldiz,

31
00:01:21,742 --> 00:01:24,750
barazkiak barne, mundu
mailako isurien %25 da.

32
00:01:24,775 --> 00:01:28,579
Berotegi-efektuko gasen isuriaren eta
abeltzaintzaren arteko erlazioa ulertzeko

33
00:01:28,951 --> 00:01:31,018
Haritz Arriagarekin
hitz egingo dugu.

34
00:01:31,043 --> 00:01:34,295
NEIKER-eko Baliabide Naturalen
Kontserbazio saileko ikerlaria da.

35
00:01:34,409 --> 00:01:39,028
Aspaldian abeltzaintzak karbono
aztarnan duen eraginaz asko hitz egin da.

36
00:01:39,783 --> 00:01:44,321
Baina… zein da abeltzantzaren
ekarpena karbono aztarna totalarekiko?

37
00:01:45,238 --> 00:01:47,647
Lehenik eta behin esan,
zer den karbono-aztarna:

38
00:01:47,672 --> 00:01:53,025
edozein produktu ekoizteak eragiten
duen negutegi-efektuko gasen batura.

39
00:01:53,333 --> 00:01:56,059
Abeltzaintzaren kasuan litzateke

40
00:01:56,426 --> 00:02:00,421
esne litro bat, haragi kilo
bat edo arraultza kilo bat

41
00:02:00,465 --> 00:02:04,416
ekoizteak eragiten dituen
negutegi-efektuko gasen

42
00:02:04,441 --> 00:02:06,017
batura hori.

43
00:02:06,042 --> 00:02:09,391
FAOren arabera 7.000 tona CO2

44
00:02:09,416 --> 00:02:14,034
ekibalentetan kokatzen da galera
hori eta gutxi gorabehera mundu mailako

45
00:02:14,059 --> 00:02:16,363
gas isurien %14,5 da.

46
00:02:16,608 --> 00:02:19,677
Dena den, esan behar da
animaliak ekoizteko eredu ezberdinek

47
00:02:20,594 --> 00:02:24,044
ez dituztela aztarna berdinak.

48
00:02:24,069 --> 00:02:27,725
Adibidez sistema estentsiboetan
gertatzen den karbonoaren finkapenak

49
00:02:28,209 --> 00:02:31,551
mesede egiten diola
karbono aztarna jaisteari.

50
00:02:32,481 --> 00:02:35,963
Non eta nola sortzen dira
isuri hauek abeltzantzan?

51
00:02:36,721 --> 00:02:39,276
Gas isuri hauek bi
puntutan banatu ditzazkegu:

52
00:02:39,301 --> 00:02:43,436
Alde batetik baserrian edo ustiategian
bertan gertatzen diren gas galerak,

53
00:02:43,960 --> 00:02:46,528
animaliaren ekoizpenean,
lurren kudeaketan edo

54
00:02:46,553 --> 00:02:49,511
lurren ongarritzean gertatzen
diren gasen galerak dira;

55
00:02:49,729 --> 00:02:54,785
eta bestalde, baserri edo ustiategietan
erabiltzen diren produktuek dituzten

56
00:02:55,944 --> 00:02:58,796
ingurugiro karga horiek,
gasen karga horiek

57
00:02:58,821 --> 00:03:00,396
kontuan hartzen dira.

58
00:03:00,421 --> 00:03:06,002
Beraz, FAOren arabera, estimatzen
da, negutegi-efektuko gasen batura hori

59
00:03:06,027 --> 00:03:08,978
heren batean baserrian
bertan gertatzen dela,

60
00:03:09,003 --> 00:03:13,354
eta beste bi herenak
erosten diren produktuetan.

61
00:03:13,664 --> 00:03:17,033
Batez ere, animalien
ekoizpenean pentsuaren kasuan,

62
00:03:17,058 --> 00:03:23,241
sojaren ingurugiro-karga
handia da deforestazioa dela-eta.

63
00:03:24,078 --> 00:03:28,163
Zeintzuk dira abeltzaintzari
loturiko berotegi-efektuko gasak?

64
00:03:28,806 --> 00:03:30,920
Batez ere bi gas dira:

65
00:03:30,945 --> 00:03:33,869
alde batetik, metanoa, eta
beste aldetik, oxido nitrosoa.

66
00:03:34,662 --> 00:03:39,533
Bi gas horiek garrantzia dute
berotze ahalmen handia dutelako.

67
00:03:39,971 --> 00:03:42,219
IPCCren azkenengo
gidaren arabera,

68
00:03:42,589 --> 00:03:45,866
metanoak atmosfera
berotzeko duen ahalmena,

69
00:03:45,891 --> 00:03:48,538
CO2arena baino 27
aldiz handiagoa da.

70
00:03:48,563 --> 00:03:52,696
Oxido nitrosoarena,
273 aldiz handiagoa da.

71
00:03:53,717 --> 00:03:57,006
Zein prozesutan sortzen
dira gas isuri hauek?

72
00:03:58,347 --> 00:04:01,713
Abeltzantzaren kasuan, eta
batez ere hausnarkarien kasuan,

73
00:04:01,738 --> 00:04:04,152
behietan, ardietan
edo ahuntzetan,

74
00:04:04,400 --> 00:04:06,606
metanoa ekoizten da

75
00:04:06,631 --> 00:04:10,759
fermentazio edo
hartzidura prozesuengatik.

76
00:04:11,014 --> 00:04:15,692
Animaliek bazkatzen
dituzten pentsu edo bazkek,

77
00:04:15,717 --> 00:04:19,667
fermentazio prozesua
dute euren urdailean

78
00:04:20,026 --> 00:04:25,614
eta hori dela eta, metanoa da energia
galera eragiten duen azken molekula.

79
00:04:26,401 --> 00:04:30,441
Badago isuri hauek gutxitzeko
teknikarik edo modurik?

80
00:04:31,657 --> 00:04:34,824
Bai, alde batetik, baserri
mailan edo ustiategi mailan

81
00:04:34,849 --> 00:04:37,060
landu daitezke
hainbat estrategia,

82
00:04:37,085 --> 00:04:38,991
adibidez metanoaren gainean,

83
00:04:39,016 --> 00:04:44,305
badira bazka edo pentsuaren
kalitatearekin loturik dauden prozesuak,

84
00:04:45,244 --> 00:04:49,024
badira aditibo naturalak,
erabili daitezkeenak

85
00:04:49,307 --> 00:04:51,997
metanogenesia gutxitzeko.

86
00:04:52,022 --> 00:04:56,186
Gaur egun azterketa
genetikoak ere egiten ari dira,

87
00:04:56,211 --> 00:05:00,043
aztertzeko ea heredagarria den
metano gutxiko behien ekoizpena,

88
00:05:02,670 --> 00:05:05,251
Maila orokorrago baten,

89
00:05:06,116 --> 00:05:10,718
garrantzitsua litzateke,
adibidez sojaren erabilera

90
00:05:11,074 --> 00:05:14,094
gutxitzea, duen karbono
aztarna altuarengatik.

91
00:05:14,391 --> 00:05:19,353
Badira beste estrategia batzuk,
adibidez eguzki plaken erabilera,

92
00:05:19,791 --> 00:05:22,295
berriztagarriak
orokorrean erabiltzea

93
00:05:22,502 --> 00:05:27,902
negutegi-efektuko gasen
gutxitzea ekarriko dutenak eta

94
00:05:28,388 --> 00:05:30,388
oro har, karbono
aztarnaren jaitsiera.

95
00:05:31,325 --> 00:05:32,986
Galdera erantzun dugu, ezta?

96
00:05:33,115 --> 00:05:36,917
Ikusi duzuenez gure elikadurak zeresan
handia du berotegi efektuko gasen isurian.

97
00:05:36,942 --> 00:05:41,225
Horregatik, abeltzaintza sektorea ere isuri
horiek gutxitzeko bidea lantzen ari da.

98
00:05:41,250 --> 00:05:44,426
Badakizu! Galdera gehiago
badituzu idatzi iruzkinetan.

99
00:05:44,455 --> 00:05:45,455
Hurren arte!