1
00:00:00,720 --> 00:00:03,348
Nafarroako basamortua bezala
ezagutzen da Errege Bardea.
2
00:00:03,372 --> 00:00:04,939
Hemen zortzi datu jakingarri:
3
00:00:05,870 --> 00:00:09,766
Nafarroako hego-ekialdean,
41.845 hektareako eremua
4
00:00:09,790 --> 00:00:11,920
hartzen duen eskualde
natural zabala da.
5
00:00:13,010 --> 00:00:15,170
Hiru natura erreserba
daude parkearen barnean:
6
00:00:15,194 --> 00:00:17,810
Caídas de la Negra, Rincó
del Bú eta Vedado de Eguaras.
7
00:00:18,970 --> 00:00:21,990
Nafarroako Parlamentuak
kentzeko eskaria egina duen arren,
8
00:00:22,120 --> 00:00:24,988
1951tik, Espainiako Aire Armadak
9
00:00:25,012 --> 00:00:28,140
2.222 hektareako tiro
eremua dauka Bardean.
10
00:00:29,270 --> 00:00:30,997
Bardean ez da gune populaturik,
11
00:00:31,021 --> 00:00:33,298
baina mugetan dauden 19
herrik eta Erronkari, Zaraitzu
12
00:00:33,322 --> 00:00:36,200
eta Olibako monasterioak
dute Bardearako eskubidea.
13
00:00:37,740 --> 00:00:39,721
Hiru alde nagusi
bereizten dira Bardean:
14
00:00:39,745 --> 00:00:41,690
El Plano, Bardea
Zuria eta Bardea Beltza.
15
00:00:43,040 --> 00:00:45,740
1999ko apirilaren 6an,
16
00:00:45,920 --> 00:00:47,788
Nafarroako
Legebiltzarrak onartuta,
17
00:00:47,812 --> 00:00:49,828
Errege Bardea parke
natural izendatzen da
18
00:00:49,852 --> 00:00:51,068
eta 2000. urtean,
19
00:00:51,092 --> 00:00:53,690
biosfera erreserba izendapena
eman zion UNESCOk.
20
00:00:55,050 --> 00:00:56,555
Prezipitazioak urriak dira;
21
00:00:56,579 --> 00:00:58,028
egun gutxitan
egiten du euria baina
22
00:00:58,052 --> 00:01:00,400
egiten duenean jasa
bortitzak bota ohi ditu.
23
00:01:01,440 --> 00:01:03,308
Punta de la Negra
Aragoiko mendia da.
24
00:01:03,332 --> 00:01:05,489
Errege Bardeako
mendilerroko tontorrik altuena
25
00:01:05,513 --> 00:01:07,000
650 metrorekin.